Zangozak denboraren banku bat jarri du martxan, bizilagunen arteko lankidetza sustatzeko

17/07/2026

Zangozak denboraren banku bat jarri du martxan, bizilagunen arteko lankidetza sustatzeko

Apiril erdialdetik, Zangozan Denboraren Bankua (DB) martxan dago. Auzotarren arteko elkartasuna sustatzeko eta elkarri laguntzeko sareak indartzeko sortutako ekimen komunitarioa da. Ekimen hau Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak finantzatzen du, Cederna Garalur Elkartearen bidez eta RuralNav 2026 proiektuaren barnean.

Zangozako Zaintza Itunak bultzatutako proiektu hau plataforma gisa planteatzen da; herritarren talentuak, trebetasunak eta ezagutzak komunitatearen eguneroko beharrekin lotzen dituen tresna gisa, hain zuzen ere.

Gune honetan, puntualki ematen diren laguntza guztiak doakoak dira eta elkarrekiko trukean oinarritzen dira: txanpon bakarra beste pertsona bati zerbitzua emateko eskainitako denbora-ordua da.

Lehen urratsak eta esku-hartzearen arrakasta

Joan den apirilaren 16an aurkezpen ofiziala egin ondoren, ekimenak harrera bikaina izan du herritarren artean. Orain arte, 20 bat pertsonak eman dute izena ofizialki, aurkezpen irekiei eta Zangozako asteko merkatu txikian jarritako informazio-mahaiei esker.

Orain arte banakako lehenengo trukeak egin dira: izapide digitalak egiteko laguntza, kakorratz-lanetako ikastaroak, altzariak garraiatzeko laguntza eta DBaren arretan zein kudeaketan bertan egindako lankidetza.

Norberari dakarkion onuraz gain, proiektuak hainbat topaketa komunitario sustatu ditu, harremanak estutzeko, konfiantza sortzeko eta bizikidetza bultzatzeko helburuarekin. Talde-ekintza horien artean, nabarmentzekoak dira ibilaldi osasungarri bat antolatu izana, emozioak kudeatzeari buruzko hitzaldi bat eta truke-azoka txiki bat.

Fase pilotua eta autokudeaketarantz

2026 urte honetan zehar, Denboraren Bankua esperientzia pilotu gisa arituko da lanean, koordinatzaile baten laguntzarekin. Helburu estrategikoa da, epe laburrean, sareak behar adinako heldutasuna lortzea hemendik aurrera Zangozako herritarrek beraiek modu guztiz autonomoan kudea dezaten.

RuralNav 2026 ekimenari buruz

Ekintza hau Cederna Garalur Elkarteak RuralNav 2026 lankidetza-programan sartu dituen banakako proiektuen barnean kokatzen da.

RuralNav Nafarroako Toki Ekintza Taldeek sustatutako lankidetza-proiektu bat da, eta Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko Departamentuaren finantzaketa du. Bere oinarrizko xedea da Foru Komunitateko landa-emuetan gizarte-kohesioa sendotzen, bizi-kalitatea hobetzen eta biztanleria finkatzen lagunduko duten ekintza berritzaileak diseinatzea eta abian jartzea.

Volver al listado

Revista mendixut

Suscríbete | Harpidetu

Si todavía no eres suscriptor/a de la revista, hazlo ahora
y tendrás acceso a todos los números de la revista en PDF.

Aquí | Hemen