Indartsu eta ekimenez josita dator Gartxot Eguna

15/01/2024

Indartsu eta ekimenez josita dator Gartxot Eguna

Urtero lez, Gartxot ekimenak Itzaltzuko negua goxatu nahiean Gartxot Eguna antolatu du datorren urtarrilaren 20 eta 21erako. Urtero-urtero Itzaltzu euskal kulturaren plaza bilakatzen duen ekimenak bi egunetako programazioa ondu du guztion gozamenerako.
Gartxot eguna urtarrilaren 20an hasiko litzateke, zeinetan Berangoko joaldunen joareek ernatu eginen dute Itzaltzu. Egun horretan hamaika ekimen izanen genituzke, Ibil Bedi eta Gathubiren kontzertuak, Bertso-saio dinamikoa, Bazkari herrioia, Asisko Urmenetaren aurkezpena eta DJak. Antolakuntzatik adierazi digutenez, Gartxot Egunerako tiketak erosteko bazkideek izanen dute preferentzia abenduaren 27tik 31ra ondoren mundu guztiari zabalduz. Tiketak erosteko txartelakgartxot@gmail.com helbidera mezua bidali behar dela adierazi digute ere.
Urtarrilaren 21ean aldiz, eguraldiak ahalbidetzen badu Elkorretara ibilaldia izanen da baita haurrendako ekimenak ere. Bazkari autogestionatuarekin amaituko litzateke Gartxot Eguna.
Programazioa:
Urtarrilaren 20ean.
11:30 etan Berangoko joaldunek herria esnatuko dute, egunari hasiera emanaz.
12:00 etan Albokalteak albokari taldea herriko kaleetan zehar, harrera Gartxoten tailan, ondoren Kilikien irteera, Jauziak eta Bermuta plazan.
13:00 etan GORA EUSKAL HERRIENTSAK aurkepen ilustratua Asiskoren eskutik.
14:30 etan Bazkari herrikoia
17:00 etan Bertso saio dinamikoa
19:00 etan Ibil Bedi taldearen kontzertua.
21:00 etan Bokata afaria.
21:30etan Gathubirekin dantzaldia
23:30 etan DJ Ezekiel
02:00 etan DJ ZuriBostniriSei
04:00 etan Karparen itxiera.
Urtarrilaren 21ean.
10:00 etan Elkorretara ibilaldia.
12:30 etan Haur eta gaztetxoentzako tailer eta jolasak 50 pax
14.30 etan bazkari autogestionatua.
Ondoren agurrak.
 

Volver al listado

Revista mendixut

Suscríbete | Harpidetu

Si todavía no eres suscriptor/a de la revista, hazlo ahora
y tendrás acceso a todos los números de la revista en PDF.

Aquí | Hemen