Errepideen hirugarren Plana aurkeztuta

14/01/2010

Errepideen hirugarren Plana aurkeztuta
Azaroaren hondarrean, Nafarroako Gobernuak Errepideen III. Plan Zuzentzailea aurkeztu zuen, 2009tik 2016ra foru erkidegoko errepide sarean egin beharreko lanak biltzen dituena. Egindako aurkezpean Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilari Laura Albak adierazi zuenez, haren helburu garrantzitsuena tokiko sarea hobetzea da, ibilgailuak ahalmen handiko ardatz estrategikoetara errazago sartzeko. 2 jarduera ildo nagusi zehaztu dira: batetik, errepide sarea handitu, hobetu, eta behar bezala zaindu, eta bestetik, tokiko errepideetatik komunikazio ardatz handietarako sarbidea erraztea. Horretarako, 199 jarduera aurreikusten dira, 954 kilometroan; luzera horren %55 tokiko sarekoa da, eta 1.623 milioi euroko inbertsioa burutuko da. Pirinioari dagokionez, 199 jarduera horietatik honakoak bultzatu asmo dituzte: Interes orokorreko sarea; - Erroko tunela. Aurrekontua, 68 milioi. Lanen burutzea, 2011-14. - Mezkiritzeko tunela eta Aurizberriko saihesbidea. Aurrekontua, 12 milioi. Lanen burutzea, 2011-14. - N-135 errepidearen hobekun-tza. Aurrekontua, 4 milioi. Lanen burutzea, 2011-14 Nafarroako intereseko sarea; - NA-140. Hobekuntzak: Auritz-Ezkaroze-Otsagabia- Izaba. Aurrekontua, 6 milioi. Lanen burutzea, 2015-16. - NA-178. Pirinioko ibarretarako sarbidea. Orradreko bihurgunearen berrikuntza burutuko da. Aurrekontua, 3,50 milioi. Lanen burutzea, 2013-14. - NA-178. Domeinu-Nabaskoze tartearen hobekuntza. Aurrekontua, 1,60 milioi. Lanen burutzea, 2015-16. Tokiko sarea; - NA-1720. Artze-Auritz. Aurrekontua, 4,65 millones. Lanen burutzea, 2013-14. - NA-2012. Cuatro Bordas-Irati. Elurretako amaren baselizaranko sarbidearen hobekuntza. Aurrekontua, 7,07 milioi. Lanen burutzea, 2014-16. - NA-2040. Itoitz-Garralda. Orozt-Betelu - NA-140 tartea. Aurrekontua, 1,48 milioi. Lanen burutzea, 2016. - NA-2332. Aintzioarako sarbidea. Aurrekontua, 0,94 milioi. Lanen burutzea, 2015. - NA-2334. Mezkiritzerako sarbidea. Aurrekontua, 0,20 milioi. Lanen burutzea, 2015. Gobernuaren akordioaren ondoren, Errepideen III. Plan Zuzentzailea jendaurreko informazio aldian da eta geroago Parlamentura eraman behar da bertan aztertu eta onartzeko.

Volver al listado

Revista mendixut

Suscríbete | Harpidetu

Si todavía no eres suscriptor/a de la revista, hazlo ahora
y tendrás acceso a todos los números de la revista en PDF.

Aquí | Hemen