Egoera pandemikoari egokituta ospatu zen Gartxot Eguna

31/01/2022

Egoera pandemikoari egokituta ospatu zen Gartxot Eguna

Gaur egun darabilen egoerari Gartxo Eguna egokitzea erabaki zuten Gartxot Elkarteko lagunek, asteburu osoa hartzen ohi zuenak egun bakarrean ospatu egin baitzen. Abenduaren amaieran izandako Covid kasuen gorakadak ez zuen bermatzen Gartxot Egunaren ohiko ospatzea eta horregatik laburtu zuten bertako egitaraua. Argi zuten antolatzaileek zerbait egin behar zela eta hala antolatu zuten programazioa.
Azkenean urtarrilaren 15ean izan zen zita, goizeko 10etan Itzaltzuko plazan, zeinetatik 70 bat lagunek hartu zuten Elkorretara bidea. Ibilaldi polita izan zen eta batez ere hotzari aurre egin behar izan zioten partaideek.
Ez zen horretan geratu. Egun zoragarriari jarraipena emateko, arratsaldean musika, dantzak eta duela bi urte estreinatutako buruhandiak ez ziren faltatu bere zitara, zeinak azken hauek txikienen gozamenerako ibili ziren harat eta honat.
2022ko Gartxot eguna amaitu egin zen baina bertaratutakoen hitzetan Gartxot Eguna bere osotasunean itzul dadin lanean jarraitu eginen dute.
 

Volver al listado

Revista mendixut

Suscríbete | Harpidetu

Si todavía no eres suscriptor/a de la revista, hazlo ahora
y tendrás acceso a todos los números de la revista en PDF.

Aquí | Hemen