Dantza-jantzien erakusketa, Parlamentuan

19/03/2025

Dantza-jantzien erakusketa, Parlamentuan

Apirilaren 10era arte, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen "Euskualdeko jantzia.100 urte" erakusketa zabalik egongo da Nafarroako Parlamentuko Atrioan. Erakusketa honek Nafarroako dantza tradizionaleko janzkeran zeharreko ibilbide bat erakusten du, herri desberdinetako 25 jantzirekin.

 

1925ean Madrilen ospatutako Eskualdeko Jantzien Erakusketaren mendeurrena oroitarazten du erakusketak. Orduko hartan, Nafarroak jantzi eta argazki etnografikoen aukeraketa mugatu batekin hartu zuen parte, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Luzaideko jantziak erakutsiz. Oraingoan, Ortzadarrek erakusketa zabalago eta adierazgarriago bat aurkezten du, dantzari lotutako jantzi tradizionaletan oinarritua, hain zuzen ere. Erakusketa hau dantzaren jatorrizko herrietako elkarte eta partikularrek jantziak uzteari esker egin ahal izan da, eta horrek aberastasun kulturalaren ikuspegi osatuagoa eta benetakoagoa eskaintzea ahalbidetzen du.

 

Erakusketa honekin, Ortzadarrek gure kultur ondarearen kontserbazio eta zabalkundearekin duen konpromisoa berresten du, Nafarroako dantza-jantzi tradizionalaren aniztasuna eta historia ezagutzera eta baloratzera gonbidatuz jendartea.

Volver al listado

Revista mendixut

Suscríbete | Harpidetu

Si todavía no eres suscriptor/a de la revista, hazlo ahora
y tendrás acceso a todos los números de la revista en PDF.

Aquí | Hemen