Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  / lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

/ (2011/05/12)
Aimar Karrika Auritzeko bertsolaria

Noiztik hasi zinen bertsoak botatzen?
10 urte nituela hasi nintzen Hendaiako bertso eskolan baina utzi egin nuen. 14rekin berriz ere piztu zitzidan bertsotarako grina eta ordutik nabil bertsotan.

Nondik jaso zenuen bertsoak botatzeko nahia?
Ba egia erran ez dakit. Hendaiako Ikastolara gizon bat heldu zitzaigun, Ernest Alkat, eta orduan ezagutu nuen bertsoa. Horren harira bertso eskolan hasi nintzen lagunekin egoteko, euskaraz egiteko, kantatzeko... baina lehen esan bezala utzi egin nuen, solfeoarekin nahiko aztoratuta nenbilelako edo nik dakita zergatik.
Baina egia da 14 urterekin bai piztu zitzaidala bertsoak botatzeko gogo hori. Ikastolan Odeik animaturik hasi nintzen berriz ere bertso eskolan eta bertan topatutako giroa eta irakasleek lagundurik maitemindu nintzen bertsoarekin.

Bertsolaria jaiotzen edo bihurtzen da?
Hori urteetako kezka edo eztabaida da ezta? Ba ez dakit. Nik sinistu nahiko nuke nirea berezkoa dudala baina ez dut uste. Alegia, ni bertsotan banabil gaur egun, orain 12 urte bertso eskolara joan nintzelako da. Baina bertsotarako grina hori berezkoa ahal dut? Ez dakit.
Nik benetan uste dut, bertsoa ikas daitekela, landu daitekela, bertsotan entrenatu zaitekela, trebatu zaitezkela... baina gero noraino iritsiko zaren edo hobe esanda, zer botatzera iritsiko zaren mugatua dagoela. Bizi esperientziengatik, inguruagatik, kulturagatik, lanagatik...ez da futbolarekin konparatu behar den mundu bat
beharbada, baina zenbat pertsona ari da futbolean eta zenbat Messi daude?

Eskualdeko bertso- afari, -poteo guztietan parte hartzea eskatzen dizute, beti bertsoak botatzeko prest daukazu burua? Edo zaila egiten da batzuetan?
Burua bakarra daukagu eta horrekin egin behar ongi edo gaizki dagoenean. Dena den ez da burua kezka bakarra izaten. Bertsotan ari garenok oso ongi nabari dugu bertsoa ona den edo ez, bertsoaldia ona doan edo ez... baina guzti hori aurreko entzulearekin kontrastatu behar da, edo ikusi zein eragin duen entzulearengan. Bertsotarako gogotsu dagoen leku batean errexagoa egiten da bertsotan noski.
Dena den gure eskualdeko bertso afari, poteo... guzti horietan, noski beti bertsorik onenak bota nahi izaten direla baina, gehiago betetzen nau esateak: ”ostia, bertso afari bat Orbaitzetan, 30 lagun bildu gara, euskera hutsean gozatu dugu, edo behintzat hala dirudi...”
Dena den, beti buruan bueltaka daukagu, nolako saioa egingo dugu, ona aterako al da, jendeak gozatuko al du... funtsean bertsotan zabiltzanean garrantzisuena dena

Ironia edo pikardia asko erabiltzen da bertsoetan, noizbait gelditu zara beste bertsolari bati zer erantzun jakin gabe?
Bertsotan erantzun gabe ere erantzun daiteke. Ez duzu beti erantzun borobilik aurkitzen, nik behintzat, eta nola hala bestearen aipuari erreferentzia egin ezkero eta ildotik irten gabe jarraitu ezkero balekoa izaten da ere.
Adibidez, galdera honen erantzuna hontan hutz nezakeen... eta ongi begiratu ezkero ez diot galderari erantzun.
Dena den, bai, bertso eskolan eta sarritan edo geratzen naiz erantzunik gabe, baina bertsotan ikasi beharreko lehen gauzetariko bat da deus ukanda ere bertsoa bota behar dela, bota ta punto. Horregatik saioetan edo zurian gera zaitezke baina beti daukazu zerbait botatzeko.

Bertsolari txapelketan parte hartu duzu, urduri jarri zinen? Nolakoa izan da esperientzia?
Esperientzia ona. Bi saio politetan parte hartu ahal izan dut eta aukera horrekin pozik. Gero egia da, txapelketa izanda, puntuak tartean egonda eta, beti nahi izaten dugula gehio. Finaletik 7 puntura geratzea ez da xamurra, baina hala ere final bikaina gozatzeko aukera izan nuen begirale gisara.



Banner
Banner
Banner
Banner
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut