Banner
Banner
Banner
Banner
Banner
Banner castellano
tel. 948 890565
info@mendixut.com
NafarPres
AZALA BERRIAK IRUDIETAN BIDEOAK JENDEA IPARRALDE ERREZETAK ESTEKAK
  / lehen orria
Email Facebook Twitter Delicious Meneame Digg Technorati

/ (2007/07/26)
Pilota Pirinioan

Pilota gure garaira osasun onean heldu den tradizioz beteriko kirola da, ehun ikasle baino gehiagoko Pirinioko 3 eskola egoteak egiaztatzen du. Baina,ez da beti berdin jokatu, joko honen galdutako hainbat modalitate daude eskualde honetan, adibidez eskularrukoa edo “laxoa”, Erronkariko Udala une honetan pilota berreskuratzeko lanetan dago. MENDIXUT zenbaki honetan honi buruz hitz egingo dugu.
Pirinioan hiru pilota eskola daude, eskualde edo bailara bakoitzeko bat. Hainbat instituzio, partikular eta erakunde pribatuek bultzatzen dituzte, astero-astero, hainbeste identifikatzen gaituen kirola ikasteko aukera ematen zaie ehun ume baino gehiagori.
Pirinioko ia herri guztietan frontoia dago, horrela ez bada behintzat pilotan aritzeko pareta egoten da. Honek ez dakar ezberdintasunik beste lekuekin konparatuz, joko hau praktikatzeko eta kantera sortzeko posibilitatea ematen du.
Egunero eskola bakoitzak bere arazoei aurre egin behar dizkie. Babesleak dituzte, normalean irabazi-asmorik gabe kirola hau aurrera eramaten laguntzen duten pertsonak dira, edo bestela, entrenamendutan edota txapelketak antolatzen eskaintzen dute denbora. Haiek gabe oso zaila izango litzateke joko hau bizirik irautea.

Gardeko eskola
Pilota eskola hauen ibilbidea Garden hasiko dugu. 1997. urtean sortu zen. Momentu horretan Gardeko udalaren pilota klubeko figura juridikoa hartu zuen eta udala beraren bitartez bere sortzailea Joaquín Landa Galán izan zen.
Astero-astero, ikasturte osoan zehar, 30 ikaslek parte hartuko dute. Klaseak asteazkenetan dira eta Arturo Arbizu pilotaria dago hauen aurrean. Baina Jose Javier Echandi edo Luis Lusarreta, Txarpa, bezalako pertsonek egindako lana ere aipatu beharra dago. Hauek borondatez eta modu guztiz altruistaz parte hartzen dute eskola aurrera jarraitzeko.
Urtero ikasleek Zangoza, Oibar, Kaseda eta Irunberriko pilota eskolekin parte hartzen dute Nafarroako kirol jokoetan.
Gardeko Eskolari Erronkari Bailarako Batzordeak, Gardeko udalak eta bailarako enpresarioek diru-laguntzak ematen dizkiote.

Auñamendi Pilota Eskola
Auñamendi Pilota Eskola 1995ean hasi zen eta kluba bihurtu zen 1997. urtean. Gaur egun Nafarroako kirol elkarteen erregistroan inskribatutako kirol kluba da. Sortzaileak Xabier Errea eta Mitxel Irigarai izan ziren.
Pilota eskolan guztira 54 pilotari daude, 44 mutil eskupilotan entrenatzen eta 10 neska gomazko paletan, nahiz eta kluban beste 14 pilotari ere egon izena emanda. Ikasleak Aezkoa, Artzibar eta Erroibarko bailarakoak eta Auritz eta Luzaide herrietakoak dira.
Astean zehar hainbat klase daude: asteartetan, asteazkenetan eta ostiraletan Aurizberrin, asteartetan Garraldan eta Auritzen eta larunbatetan Mezkiritzen.
Eskupilotako irakasleak ondokoak dira: Iosu Dufur, Ioseba Martínez, Mitxel Irigarai eta Miguel Mari Chic, eta nesken gomazko paletakoak: Iñaki Arrosagarai eta Roberto Castellot.
Urtean zehar 3 txapelketa antolatzen dira: eskupilotako eta gomazko paletako Aurizberriko udaberriko txapelketa; eskupilotako eta gomazko paletako Auritzeko udako txapelketa; eta Auñamendikoa, 16 urtera arte mutilen bakarkako eskupilotakoa, urte honetan Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako pilotariek jokatu dute.
Gainera, Auñamendi klubeko pilotariek Belatek eta EHPK-k antolatutako edozein txapelketan parte har dezakete, eta 15 urtetik aurrera federazioak antolatutako txapelketetan ere.
Klubeko lehendakaria Mitxel Irigarai da eta Rafa Carballok, Carlos Carballok, Katrín Echeverríak, Iñaki Arrosagaraik eta Roberto Castellotek osatutako batzordeak laguntzen dio.
Pilota eskolako gastuak pilotarien urteko kuotei, herriko erakundeen diru-laguntzei eta txapelketetarako babesle partikularrei esker ordaintzen dira. Txapelketak, azken hauek gabe, ezin izango ziren aurrera eraman.

Zaraitzuko eskola
Bukatzeko sortu den azken pilota eskolari buruz hitz egingo dugu, Zaraitzuko eskola, zehazki 2004.eko abenduaren 14an osatu zen. Kirol kluba da eta Juan Dionisio Landa, Ernesto Contín eta Marivi Saralegi fundatzaileak izan ziren.
Gaur egun Zaraitzuko bailarako 26 ikasle daude. Klaseak Otsagabiko, Eaurtako eta Ezkarozeko frontoietan ematen dira, hiruhileko bakoitzeko leku batean. Entrenamendu-egunak astearteak eta ostegunak dira arratsaldez.
Orain arte antolatutako txapelketak ondokoak dira: Irati Txapelketa Auñamendi Pilota Eskolarekin, Zaraitzuko Esku-Bikote, Frontenis eta Gomazko Paleta Txapelketa, maskulino eta femenino. Gainera, Belateko Interkluben, Auritzeko eta Aurizberriko Txapelketetan ere parte hartzen du.
Honen guztiaren aurrean eta egitura berria aurrera eramaten lortzen ari direnak Ernesto Contín, Patxi Mancho, Juan Dionisio eta Marivi Saralegi dira, pilotazaleak izan dira betidanik. Ernesto Contín entrenatzailea ere bada, Nabaskozeko Jon Ballazekin batera.
Urtero ikasle bakoitzak egiten duen ordainketarekin, Zaraitzuko bailarak emandako laguntza ekonomikoarekin, Otsagabiko, Ezkarozeko eta Eaurtako udalak eta JACAR Montajes herriko enpresak emandako diruarekin Zaraitzuko pilota eskolako gastuak ordaintzen dira, nagusiki.

Orbaitzetako trinketa
Trinketa frontoi berezia da. Lau pareta ditu: frontisa, errebotea, ezker eta eskuin paretak. Normalean, 30 metro luze eta 10 metroko zabalera izaten ditu, baina hau, beste ezaugarriak bezala, anitz aldakorra da herrietako trinketetan. Ezker paretan, eta batzuetan errebotean ere bai, bi metro garai eta 1’30 m zabal den galeria bat izaten da, maldatxo bat duena teilatu gisa. Ikusleak galerian eta errebotean egoten dira. Frontisa eta eskuin pareta elkartzen diren angelua pareta txiki batez lotua dago, eta hortik hurbil, frontisean ere eta txapa gainean, batzuetan 40 cm aldea duen zulo karratua dago ere bai. Bi elementu hauek ez daude trinketa guztietan, eta bizitasun izugarria ematen diote jokaldiari.
Trinketak, tradizioz, batez ere Iparraldean izaten dira; hemen nagusi dira pilota munduan. Baita ere Baztan aldean eta Gipuzkoako ipar-ekialdean. Orbaitzetan badago “trinketa” deituriko pilotaleku bat, lau pareta izateaz gain beste ezaugarririk ez duena. Agian iparraldetik etorriko zen hori eraikitzeko asmoa.
Gaur egun trinketa berriak eraikitzen dira eta gora doan modalitatea da.

Eskularruko jokoa edo “laxoa”
Erronkariko udalak hainbat hilabete darama bere frontoian lanak egiten, baztertutako pilota jokoa berreskuratzen saiatzen ari baita: eskularrua edo “laxoa”.
Gaur egun Baztango, Malerrekako eta Behe Nafarroako bailaretako herri batzuetan baino ez da irauten. Hemendik at, jokoa erlikia bezala hartzen da. Erronkarin dagoen frontoiak, nahiz eta orain dela ia mende bat modalitate hau nola desagertzen zen ikusi, 1887. urtean eraikitako antzinako frontoiaren egitura mantentzen du. Julian Gayarre tenorearen oparia izan zen, kirol honetaz maitemindurik baitzegoen.
1917ko uztailaren 22an frontoi honetan tenore erronkariaren omenez egindako bustoa inauguratu zen. Oinarria frontoiko sake harriaren gainean jarri zen; modalitate hau behera eta eskupilota gora egiten ari zenaren sintoma zen.
Lerro batek joko zelaia bitan banatzen zuen. Jokalekua, pilotaren errebotea ziurtatzeko zoru gogor izatea aholkatu arren, lur edo belar motzeko zelaia zen.
Banalerroa botilotik 35 metrora zegoen (botiloa egur-ebakidura baten antzekoa da, 3 zutoin ditu eta goiko aldea plano lapranean leundua eta batzuetan haitzurdinarekin apaindua; antzinako botiloak, adibidez Erronkari, Elizondo edo Uitzikoak, harrizkoak ziren, “saka-harri” deritze). Lerro honek bitan banatzen zituen zelaia, sakekoa (eskas deituriko lerro honen eta botiloren artean), eta errefera ( eskas eta frontoiko mugaren artean).
Joko honetan 8 jokalari daude, 4 talde bakoitzeko (taldea bestaren aurrean jartzen da) eta partidua jolasten da 10 edo 12 jokoetara. Hauek betiko erara zenbatzen dira: “15, 30, 40, jus, jokua”. Hau da, lau tantoko jokoekin edo hamabostekoekin zenbatzen dira, lehenengoari hamabost deitzen zaio, bigarrenari hogeita hamar, berrogei hirugarrenari, eta jokua laugarrenari. Berdinketak “a dos” deitzen dira. Berrogei tantotan dagoen taldeak tantoa galtzen badu hogeita hamarrera jaitsiko da.
Ateratzen duenak eskuarekin bote egiten du pilota botiloan ahal duen bezain urrun bidaliz. Pilotak eskasa pasatu behar du eta ez da alboko mugetatik atera behar, falta izango zen eta hamabost tanto galduko zituen. Ezin da botea altu egin, alboan eta baxu egin behar. Jokalariek ezin dute eskasa pasatu sakea egin aurretik.
Kontrako jokalariak airean edo lehenengo botean pilotari jotzen dio: hau errefera da. Berriro talde ateratzailearen jokalari batek emango dio, eta horrela, lerroaren bi aldeko pilotaketa sortzen da, bietako batek huts egin arte.
Pilota muga naturaletik at botatzen duenak “falta” egiten du, eta bere taldeak hamabost tanto galtzen ditu. Kontrakoak botiloko lerrotik edo sakoneko mugatik pasatzen duenean “paso” egiten du, eta bere taldeak hamabost irabazten ditu.
Pilotari jo nahi dionak, nahi gabe, gorputzaren beste zati batekin ukitzen badu, hamabost galduko ditu, itzulitako pilotak taldekide bati jotzen badio ere galduko ditu.
Adar batekin zelaiaren mugen barruan pilota gelditu den lekua markatzen da: marra deritzo. Marrak eskasaren alde batean eta bestean egiten dira. Marra irabaziek hamabost balio dituzte, tanto bat bezalakoa. Zelaiak elkar trukatzen dira bi marra markatzen direnean, edo bakarra zenbatzen duen taldea berrogei tantotan badago.
Joko honetan erabilitako eskularruak larruzkoak dira, barrualdean zira eta ia okertu gabe. Eskularrua da, bereziki, modalitate honi izena ematen diona, eta bote luzearekiko aldea jartzen duena. Larru beltzeko pilota erabiltzen da, oso gogorra, eskupilotakoa baino pixka bat handiagoa da, 135 gramo pisatzen da.



Banner
Banner
Banner
 
 
MENDIXUT Iribarren, 31 bajo. 31680 Otsagabia. 948 89 05 65. info@mendixut.com - Skype: mendixut